Quarter zaldi | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Quarter zaldia edo Milia laurden zaldia, distantzia laburretako esprintean, bikain aritzen den Ameriketako Estatu Batuetako zaldi arraza da [1].
Quarter zaldiak beraien ezaugarri zein tamainagatik, zaldi tamaina duten arrazen sailkapen taldean sartzen dira
Bere izena milia laurdeneko edo gutxiagoko lasterketetan beste zaldi arrazak gainditzeko duen gaitasunetik datorkio; batzuk 70,8 km/h (44 milia/h) arteko abiadura lortu izan dituzte. Quarter zaldiaren garapena 1600. hamarkadan hasi zen.
Quarter zaldia, gaur egun, Estatu Batuetako arrazarik ezagunena da, eta American Quarter Horse Elkartea, munduko arraza-erregistrorik handiena, eta, 2014. urtean, bizirik ziren ia hiru milioi Quarter zaldi zituen erregistratuta[2]. Quarter zaldia oso ezaguna da, bai lasterketako zaldi gisa, bai rodeoetan zein zaldi-ikuskizunetan eta arrantxo edo baserrietako lan-zaldi gisa.
Quarter zaldiaren gorputz trinkoa oso egokia da birak egiteko, ebakerak, behi-lanerako zaldi bezala eta baita rodeotako upel-lasterketetan, txahal sokatan eta zaldiko beste ekitaldi batzuetan ere behar diren maniobra korapilatsu eta bizkorretarako, batez ere, abere bizidunek parte hartzen duten ikuskisun edo lanetan. Quarter zaldia ingeles diziplinetan ere erabiltzen da, gidaritzan, jauzitan, zaldi-hezieran, ehizan eta beste hainbat zaldi jardueratan.